2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

GABONETAKO ZUHAITZA

Kaixo lagunok!

Gabonetako oporrak lehen bailen ailegatu dira, hori esan nahi du Olentzero etorriko dela! Urtean zehar ondo portatu zaretenez opari asko edukiko dituzue.

Apaindu duzue zeuen etxea? Seguruenik baietz, baina bada ez bada eskulan polit hau azalduko dizuet. Erabiliko dugun materiala birziklatuta izango da, horrela ikasiko dugu nola eman beste erabilera bat materialei.

Materiala:
  •  Komuneko paper tutuak
  • Kartoia
  • Pegamentua
  • Errotulkiak
  • Tenperak
  • Pintxelak
  • Gabonetako irudiak koloreztatzeko

Nola egin?
  1.  Tutuekin borobil handi bat egingo dugu, gero beste bat txikiago haren gainean jartzeko. Horrela egingo dugu denbora osoan, pirami bat sortu arte. Tutuak pegamentuaren laguntzaz batuko ditugu.
  2. Behin piramidea eginda dagoenean, tenpera berderekin koloreztatuko dugu.
  3. Pintura lehortuta dagoenean, gabonetako irudiak marraztuko ditugu eta zuhaitzan itsatsiko ditugu.
  4. Bukatzeko, kartoiarekin izan hani bat egingo dugu zuhaitzaren puntan jartzeko.




Argazkia aterata web orrialde honetatik: http://manualidadesnavidad.org/como-hacer-un-arbol-de-navidad-con-reciclaje/

Bideo bat jartzen dizuet, gabonekin lotura duena!

2013(e)ko abenduaren 17(a), asteartea

TXOKOLATEZKO TRUFAK

Kaixo lagunoook!

Gaur eskulan bat proposatu beharrean, errezeta bat ekarpen dizuet. Nire ustez eskulanak eta sukaldaritza lanak erlazionatuta daude, bietan osagaiak edo material batzuekin zerbait sortzen dugulako.

Beraz gaurko proprosamena errezeta bat da, txokolatezko trufak egiteko. Oso erraza da eta adin guztietako umeek egin ahal dute.

Osagai batzuk behar ditugu gure trufak egiteko:

OSAGAIAK

  • Txokolate hutsa, esnerik gabekoa, bi tableta
  • Bi arrautz
  • Esne trinkoa, pote bat txikia
  • Gurina edo margarina koilarakada bi
  • Likore pitin bat, ruma edo koƱaka
  • Txokolate hautsa
  • Paperezko moldeak

PROZEDURA
  • Ontzi sakon batean jarri txokolatea, tabletekin kolpe batzuk eman ondoren zatitzeko. Erantsi gurinaren koilarakadak eta sar ezazu mikrohuinean poliki-poliki urtzeko. Urturik eduki ondoren erantsi esne trinkoa eta bueltak eta bueltak emanez, nahastu den-dena oso ondo.

  • Mikrohuinak bere lana egiten duen bitartean, har itzazu arrautzak eta garbitu ondoren, apurtu gorringoa eta zuringoa bananduz. Gorringoak plater batean irabiatu ondoren, nahastu likorearekin. Irabia itzazu zuringoak behin eta berriro "a punto de nieve" delakoa eduki arte.

  • Bota itzazu gorringoak ontzian oso ondo mugituz primeran nahasteko. Gero bota zuringoak eta gauza bera egin. Dena nahastuta duzunean, plastikoz estali hotzgailuan sartzeko. Han utzi hiruzpalau ordu trinko eduki arte.

  • Trinkotu ondoren, hotzgailutik atera eta koilaratxo batekin har ezazu pitin bat bolatxoa egiteko. Bolatxoa egin eta gero, pasatu txokolate hautsetik bolatxoa txokolatez inguratuz, geroxeago paperezko moldean uzteko. Ummm! Ha goxo hau!









Trufak egiten dituzuen bitartean giro ona sortzeko, abesti hau usten dizuet!



2013(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

GOZOKIZKO ZUHAITZA

Egun on lagunok!

Gaurko eskulana gabonekin lotura zuzena dauka, gozokizko zuhaitz bat egingo dugu. 

Oso dibertigarri eta erraza da egiteko, eta gero etxea apaintzeko balio du,  lehenago ez baduzue jaten oso gosoa delako!




Hauek dira behar ditugun materialak:
  • Gozokiak (nahi dituzunak)
  • Egurrezko zotzak
  • Styrofoam zati bat, kono formarekin

 Jarraitu behar diren pausuak:
  1.  Prestatu styrofoam materialeko konoa
  2. Gozokien beheko partean zotzak kokatuko ditugu
  3. Gozokiak konoan ezarriko ditugu zotzen laguntzaz





Oso erraza da egiteko, zuhaitz handi bat nahi baduzue pisu bat baino gehiagoekin osatu dezakezu.













Eskulana gabonekin lotura duenez, Olentzeroaren ipuina aurkezten dizuet, bideoan eta irakurtzeko moduan.





 


Argazkiak web honetatik aterata daude: http://charhadas.com/ideas/4361-como-hacer-tartas-y-figuras-de-gominolas
Bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=TU5n5HjRZVo
Ipuina: http://www.slideshare.net/aisha0705/olentzero-ipuina


2013(e)ko abenduaren 11(a), asteazkena

ALBAFETO DIBERTIGARRIA!

Arratsalde on lagunok!

Zelan doa astea? Gutxi falta da asteburua heltzeko eta denbora tarte hori txikiago izan dadin, eskulantxo berri bat proposatuko dizuet.

Gaurko eskulana oso erabilgarria izango da alfabetoa ikasteko. Badakizue ia alfabetoaren ordena?

Seguruenik baietz, baina hobeto ikasteko hasiko gara eskulana egiten!

Materiala:


  • Kartoi lodi zati  bat
  • Kolorezko gomatxoak
  • Egurrezko zotzak
  • Guraizeak

Pausuak:
  1. Kartoi zatiarekin karratu bat egingo dugu
  2. Argazkian ikusten dugun moduan egurrezko zotzak (9) jarriko ditugu
  3. Eta listo! Gomatxoekin jolastu ahal dugu, nahi ditugun formak eta hitzak sortzeko!





Hasi ahal gara ausazko formak eginez...









 Eta geroago jarraitu ahal dugu forma geometrikoak eginez...





Bukatzeko alfabetoko hitzak egin dezakegu!




Eskulana egiten dugun bitartean alai eta erne egoteko, kontaira hau ustez dizuet!





Argazki guztiak web honetatik aterata daude: http://www.pequeocio.com/manualidad-facil-aprender-abecedario/

2013(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena

EUSKARAREN EGUNA, ARGITXO

Kaixooooo!

Badakizue atzo zein egun izan zen? Bai denok badakigu abenduak 3 izan zela, baina zer gertatzen da egun horretan?

EUSKARAREN EGUNA DELAAAA!

Egun hori ospatzeko eskulan polit eta interesgarri proposatuko dizuet, zuek egiteko!

Gure Argitxo polita egindo dugu, gure lagunak beti esaten digu Euskaraz bizi behar dugula! 


Materialak:
  • Pinotxo paper gorria
  • Puxika laranjak
  • Artaziak
  • Zelo
  • Soka
  • Errotulagailua
  • Urre koloreko papera


Pausuak:

  1. Puxika puztu eta lotu, korapiloan soka zati bat lotu.
  2. Pinotxozko paper gorriari kukurutxu forma emango diogu txano bat egiteko, gero puxikari lotuko dugu.
  3. Urrezko paperarekin bolatxo bat egingo dugu, txanoaren puntan jartzeko.
  4. Errotulagailuaren bitartez begiak, ahoa ... margotuko dizkiogu Argitxori.






Ezagutzen duzue Argitxoren abestia? Hemen usten dizuet abesteko eta dantzatzeko!




Baina abesteko letra jakin behar dugu, horregatik hemen jarri dut abestiaren letra!
Ondo izan!

Neri deitzen didate
argitxo iratxoa
eskuan kriseilua
buruan txanoa
txiki-txikia naiz ni
mendiko magoa
leizezuloa utzi
ta hirira noa.

Ezin nauzu ikusi
ez ta ikutu
baina Argitxok beti
zu ikusten zaitu
eta ni nahi banauzu
gertutik sentitu
faborez ta mesedez
euskaraz mintzatu.

Ni eskutatzen naiz
edozein txokotan
motxilan, poltxikoan
edota karnetan
egunez ikastolan
nabil gehienetan
ta gauetan sartzen naiz
haurren ametsetan.

Gauza harigarriak
egiten badakit
magia ikasi nuen
txiki txikitatik
opari asko dauzkat
zuentzat gorderik
jolastorduak ere
luza ditzaket nik.

LAGUN BERDEA

Kaixo lagunok!

Gaur eskulan berri bat proposatuko dizuet, naturarekin lotura zuzena daukana. Ezagutzen duzue ile berdea daukan panpintxoa? Ez? Lasai egon orain azladuko dizuet nola egiten den. 


Oso erraza da egiteko, eta materialak sinpleak dira. Batzuk naturatik hartutakoak.


Materialak:


  • Galtzerdiak
  • Lurra
  • Belar haziak
  • Kartulinaz egindako begiak
  • Kola
  • Gomatxo txikiak
  • Errotulagailu bat

Nola egin?

  1. Hasteko, galtzerdiaren buruan belar haziak jartzen ditugu, 5 koilarakada gutxi gora behera. 
  2. Gero lurra sartuko dugu, pilota moduko bat sortu arte.
  3. Galtzerdiaren beheko partea hutsik geratu denez, berarekin korapilo bat egingo dugu. Lurra eror ez daitezen.
  4. Gomatxo txikien laguntzaz, belarriak eta sudurra eratuko ditugu. Pilota txikiak eginez eta gomatxoekin batuz.
  5. Begiak itsatsiko ditugu eta errotulagailuaren laguntzaz ahoa margoztuko dugu.
  6. Azkenik, plater bateak jarriko dugu eta ura botatuko diogu, haz dezan!

Interesgarria iruditzen zaizue eskulan honek? Egunero begiratu behar duzu zelan doan zure lagun berdea, eta beharrezkoa izanez gero ureztatu!

Ile luze eta berde lortzen duenean, moztu dezakezu edo apaintxoak jarri zure lagunaren ilean!

Zure lagunari jantzi nahiz baduzu, yogur baten edalontziaren laguntzaz egin dezakezu. Edalontzia hartu, garbitu, kanpotik apaindu eta gero zure lagunaren burua goian jarri!

Argazkia aterata:



Lana egiten duzun bitartean, ondo pasatzeko abesti hau jartzen dizuet!