2013(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena

EUSKARAREN EGUNA, ARGITXO

Kaixooooo!

Badakizue atzo zein egun izan zen? Bai denok badakigu abenduak 3 izan zela, baina zer gertatzen da egun horretan?

EUSKARAREN EGUNA DELAAAA!

Egun hori ospatzeko eskulan polit eta interesgarri proposatuko dizuet, zuek egiteko!

Gure Argitxo polita egindo dugu, gure lagunak beti esaten digu Euskaraz bizi behar dugula! 


Materialak:
  • Pinotxo paper gorria
  • Puxika laranjak
  • Artaziak
  • Zelo
  • Soka
  • Errotulagailua
  • Urre koloreko papera


Pausuak:

  1. Puxika puztu eta lotu, korapiloan soka zati bat lotu.
  2. Pinotxozko paper gorriari kukurutxu forma emango diogu txano bat egiteko, gero puxikari lotuko dugu.
  3. Urrezko paperarekin bolatxo bat egingo dugu, txanoaren puntan jartzeko.
  4. Errotulagailuaren bitartez begiak, ahoa ... margotuko dizkiogu Argitxori.






Ezagutzen duzue Argitxoren abestia? Hemen usten dizuet abesteko eta dantzatzeko!




Baina abesteko letra jakin behar dugu, horregatik hemen jarri dut abestiaren letra!
Ondo izan!

Neri deitzen didate
argitxo iratxoa
eskuan kriseilua
buruan txanoa
txiki-txikia naiz ni
mendiko magoa
leizezuloa utzi
ta hirira noa.

Ezin nauzu ikusi
ez ta ikutu
baina Argitxok beti
zu ikusten zaitu
eta ni nahi banauzu
gertutik sentitu
faborez ta mesedez
euskaraz mintzatu.

Ni eskutatzen naiz
edozein txokotan
motxilan, poltxikoan
edota karnetan
egunez ikastolan
nabil gehienetan
ta gauetan sartzen naiz
haurren ametsetan.

Gauza harigarriak
egiten badakit
magia ikasi nuen
txiki txikitatik
opari asko dauzkat
zuentzat gorderik
jolastorduak ere
luza ditzaket nik.

1 iruzkin:

  1. Argitxoren abestiak haurtzaroa gogorarazi dit! Mila esker Nere honelako momentu politta bizitzen uztegatik!

    ErantzunEzabatu