2013(e)ko azaroaren 22(a), ostirala

TXOKOLATEZKO GAILETAK

Gaur ez dugu eskulanik azalduko, txokolate gailetak egiteko pausuak emango ditugu!

Gailetak gustoko dituzue, ezta? Eta seguruenik txokolatezkoak badira asko gehiago ere!

Hauek dira behar ditugun OSAGAIAK:
  • 400g irin
  • Gatza, ximiko bat
  • Bikarbonatoa, ximiko bat
  • 200g gurin, biguna
  • 150g azukre
  • 200g azukre beltz
  • 2 arrautza
  • 250g txokolatezko pipitak

ERREZETA:

Ontzi batean ipiniko dugu irina, gatza eta bikarbonatoa eman ondoren. Espatula batez ongi nahasi, eta erantsiko dugu gurin biguna. Oso garrantzitsua da gurina ez hotz, ez gogor, ez likido egotea. Erantsi egingo ditugu halaber azukreak, eta ondo nahasiko dugu guztia. ore lodi bat aterako zaigu. Arrautzak joak, banan-banan, erantsi eta ongi landuko dugu ondoren orea. Azkenik, erantsiko ditugu txokolatezko pipitak eta ongi nahasiko dugu berriro guztia. Orea ongi estali, eta pausatzen utziko dugu hozkailuan, 4 bat ordutan.

Horren ostean, intxaur baten neurriko ore zatiak egin, eta labeko erretilu baten gainean ipiniko ditugu, erretiluan gurina ondo igurtzi ondoren. Erretzen utziko ditugu labean 180ยบ-ko tenperaturan, 8/10 minutuan, kurruskari gelditu arte. hozten utzi eta pote batean gordeko ditugu bigundu ez daitezen.






SANJOANETAKO DESIOEN LORE SORTA

Kaixo lagunok!

San Joan jaian parte hartzen duzue? Seguruenik baietz. Gaurko eskulana San Joan-ko sutara botatzeko lore sorta izango da.


San Joan sutarako desioen lore sorta egiteko pausoak azalduko ditugu. 


Horretarako, honako materialak behar dira:



  • Lore
  • Belar edo antzekoak
  • Boligrafoa
  • Guraizeak 
  • kartoi mehea 
  • Zotzak
  • Soka edo artilea 
  • Bolatxo batzuk
Materialak prestatuta dituzuenean hurrengo pausak segi, lore sorta egiteko:

1.- Lehendabizi kalera edo mendira irten eta bildu landare, lore edota hostoak.

2.- Bildutako loreekin lore sorta bat egingo dugu, horretarako soka erabiliko dugu. 

3.- Lore sortari nahi adina zotz sartuko dizkiogu. Zotzak koloretako bolatxoekin dekoratuko ditugu eta, bolatxoak ez erortzeko, soka zati bana korapilatuko dugu zotz bakoitzean. 

4.- Moztu forma eta kolore ezberdinetako kartoi mehe zatiak eta horien barruan idatzi urte berriari begira ditugun desioak

5.- Kartoi mehe zatiak lotu zotz bakoitzetik zintzilik utzi dugun soka bakoitzaren muturrari.

6.- Lore sorta prest daukagunean, buelta eman eta lehortzen utziko dugu.

Adi egon eta primeran pasa!



Lore sorta primeran egiteko kanta hau usten dizuet egiten duzuen bitartean entzuteko!



2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

PAPEREZKO LOREAK

Kaixo lagunok!

Zelan doa astea? Gutxi falta da asteburua heltzeko eta denbora tarte hori txikiago izan dadin, eskulantxo berri bat proposatuko dizuet.

Gaur paperezko loreak egingo ditugu eta horretarako material batzuk beharrezkoak dira.

Materialak:

-guraizeak

-Pinotxozko paperak, kolore desberdinetakoak.


Hauek dira jarraitu behar ditugun urratsak:

-Papera zatitxo txikietan moztuko ditugu eta erditik tolestuko ditugu

-Behin marka edukita, ertzak tolestuko ditugu, ondoren tolesturara gerturatuko dugu. Dena tolestuta dagoenenan erditik.

-Pausu hauek errepikatu behar dira asko eduki harte. Hauek lorearen petaloak izango baitira.

-Behin denak tolestuta ditugula, pilatko ditugu zentsu berean.

-Denak pilatuta daudenean goba batekin lotuko ditugu ez askatzeko.

-Lorearen buztana egiteko, beste koloretako pinotxoa erabiliko dugu.

-Zati handi bat  erditik tolestuko dugu, eta ondoren tolesdura txikiak egingo ditugu.

-Dena tolestuta dagoenean, erditik korapiloak egiten hasiko gara.

-Orain lorearekin elkartuko dugu. Eta buztana trentzatuko dugu beheraino.

-Bukatzeko petakoak irekiko ditugu.

Bukatu dugu! Lore eder bat daukagu gure gurasoei edo lagunei oparitzeko!

Eskulanaren pausuak hobetu ulertzeko bideo bat jarri dizuet primeran egiteko!



2013(e)ko azaroaren 8(a), ostirala

HALLOWEEN

Kaixoooo!

Pasaden astean Halloween izan zen eta horregatik eskulan bat proposatuko dizuet.

Sorgintxo bat egingo dugu, horretarako hainat gauza behar ditugu.

Materiala:

-piruletak
-artaziak
-zaborrezko poltsa beltza
-pegamentua
-zelo
-errotulkiak/margoak
-paper morea eta zuria

Pausuak:

1. Zaborrezko poltsa hartu eta 5 zm-ko laukiak moztu.

2. Laukia piruletaren makilaren goialdean itsatsi zeloaren bitartez.

3. Paper zurian sorgintxoaren irudia marraztu, moztu eta itsatsi piruletan.

4. Bukatzeko paper morean txano bat marraztu, moztu eta sorgintxoaren gainean jarri.

5. uuuuuuuuuuuuuh beldurtu eta gozatu sorgintxoarekin!