San Joan jaian parte hartzen duzue? Seguruenik baietz. Gaurko eskulana San Joan-ko sutara botatzeko lore sorta izango da.
San Joan sutarako desioen lore sorta egiteko pausoak azalduko ditugu.
Horretarako, honako materialak behar dira:
- Lore
- Belar edo antzekoak
- Boligrafoa
- Guraizeak
- kartoi mehea
- Zotzak
- Soka edo artilea
- Bolatxo batzuk
Materialak prestatuta dituzuenean hurrengo pausak segi, lore sorta egiteko:
1.- Lehendabizi kalera edo mendira irten eta bildu landare, lore edota hostoak.
2.- Bildutako loreekin lore sorta bat egingo dugu, horretarako soka erabiliko dugu.
3.- Lore sortari nahi adina zotz sartuko dizkiogu. Zotzak koloretako bolatxoekin dekoratuko ditugu eta, bolatxoak ez erortzeko, soka zati bana korapilatuko dugu zotz bakoitzean.
4.- Moztu forma eta kolore ezberdinetako kartoi mehe zatiak eta horien barruan idatzi urte berriari begira ditugun desioak.
5.- Kartoi mehe zatiak lotu zotz bakoitzetik zintzilik utzi dugun soka bakoitzaren muturrari.
6.- Lore sorta prest daukagunean, buelta eman eta lehortzen utziko dugu.
Adi egon eta primeran pasa!


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina