Kaixo lagunok!
Zelan doa astea? Gutxi falta da asteburua heltzeko eta denbora tarte hori txikiago izan dadin, eskulantxo berri bat proposatuko dizuet.
Gaur paperezko loreak egingo ditugu eta horretarako material batzuk beharrezkoak dira.
Materialak:
-guraizeak
-Pinotxozko paperak, kolore desberdinetakoak.
Hauek dira jarraitu behar ditugun urratsak:
-Papera zatitxo txikietan moztuko ditugu eta erditik tolestuko ditugu
-Behin marka edukita, ertzak tolestuko ditugu, ondoren tolesturara gerturatuko dugu. Dena tolestuta dagoenenan erditik.
-Pausu hauek errepikatu behar dira asko eduki harte. Hauek lorearen petaloak izango baitira.
-Behin denak tolestuta ditugula, pilatko ditugu zentsu berean.
-Denak pilatuta daudenean goba batekin lotuko ditugu ez askatzeko.
-Lorearen buztana egiteko, beste koloretako pinotxoa erabiliko dugu.
-Zati handi bat erditik tolestuko dugu, eta ondoren tolesdura txikiak egingo ditugu.
-Dena tolestuta dagoenean, erditik korapiloak egiten hasiko gara.
-Orain lorearekin elkartuko dugu. Eta buztana trentzatuko dugu beheraino.
-Bukatzeko petakoak irekiko ditugu.
Bukatu dugu! Lore eder bat daukagu gure gurasoei edo lagunei oparitzeko!
Eskulanaren pausuak hobetu ulertzeko bideo bat jarri dizuet primeran egiteko!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina