2013(e)ko azaroaren 22(a), ostirala

TXOKOLATEZKO GAILETAK

Gaur ez dugu eskulanik azalduko, txokolate gailetak egiteko pausuak emango ditugu!

Gailetak gustoko dituzue, ezta? Eta seguruenik txokolatezkoak badira asko gehiago ere!

Hauek dira behar ditugun OSAGAIAK:
  • 400g irin
  • Gatza, ximiko bat
  • Bikarbonatoa, ximiko bat
  • 200g gurin, biguna
  • 150g azukre
  • 200g azukre beltz
  • 2 arrautza
  • 250g txokolatezko pipitak

ERREZETA:

Ontzi batean ipiniko dugu irina, gatza eta bikarbonatoa eman ondoren. Espatula batez ongi nahasi, eta erantsiko dugu gurin biguna. Oso garrantzitsua da gurina ez hotz, ez gogor, ez likido egotea. Erantsi egingo ditugu halaber azukreak, eta ondo nahasiko dugu guztia. ore lodi bat aterako zaigu. Arrautzak joak, banan-banan, erantsi eta ongi landuko dugu ondoren orea. Azkenik, erantsiko ditugu txokolatezko pipitak eta ongi nahasiko dugu berriro guztia. Orea ongi estali, eta pausatzen utziko dugu hozkailuan, 4 bat ordutan.

Horren ostean, intxaur baten neurriko ore zatiak egin, eta labeko erretilu baten gainean ipiniko ditugu, erretiluan gurina ondo igurtzi ondoren. Erretzen utziko ditugu labean 180ยบ-ko tenperaturan, 8/10 minutuan, kurruskari gelditu arte. hozten utzi eta pote batean gordeko ditugu bigundu ez daitezen.






1 iruzkin: