Egun on lagunok!
Gaurko eskulana gabonekin lotura zuzena dauka, gozokizko zuhaitz bat egingo dugu.
Oso dibertigarri eta erraza da egiteko, eta gero etxea apaintzeko balio du, lehenago ez baduzue jaten oso gosoa delako!
Hauek dira behar ditugun materialak:
- Gozokiak (nahi dituzunak)
- Egurrezko zotzak
- Styrofoam zati bat, kono formarekin
Jarraitu behar diren pausuak:
- Prestatu styrofoam materialeko konoa
- Gozokien beheko partean zotzak kokatuko ditugu
- Gozokiak konoan ezarriko ditugu zotzen laguntzaz
Oso erraza da egiteko, zuhaitz handi bat nahi baduzue pisu bat baino gehiagoekin osatu dezakezu.
Eskulana gabonekin lotura duenez, Olentzeroaren ipuina aurkezten dizuet, bideoan eta irakurtzeko moduan.
Argazkiak web honetatik aterata daude: http://charhadas.com/ideas/4361-como-hacer-tartas-y-figuras-de-gominolas
Ipuina: http://www.slideshare.net/aisha0705/olentzero-ipuina



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina