Gaur eskulan berri bat proposatuko dizuet, naturarekin lotura zuzena daukana. Ezagutzen duzue ile berdea daukan panpintxoa? Ez? Lasai egon orain azladuko dizuet nola egiten den.
Oso erraza da egiteko, eta materialak sinpleak dira. Batzuk naturatik hartutakoak.
Materialak:
- Galtzerdiak
- Lurra
- Belar haziak
- Kartulinaz egindako begiak
- Kola
- Gomatxo txikiak
- Errotulagailu bat
Nola egin?
- Hasteko, galtzerdiaren buruan belar haziak jartzen ditugu, 5 koilarakada gutxi gora behera.
- Gero lurra sartuko dugu, pilota moduko bat sortu arte.
- Galtzerdiaren beheko partea hutsik geratu denez, berarekin korapilo bat egingo dugu. Lurra eror ez daitezen.
- Gomatxo txikien laguntzaz, belarriak eta sudurra eratuko ditugu. Pilota txikiak eginez eta gomatxoekin batuz.
- Begiak itsatsiko ditugu eta errotulagailuaren laguntzaz ahoa margoztuko dugu.
- Azkenik, plater bateak jarriko dugu eta ura botatuko diogu, haz dezan!
Interesgarria iruditzen zaizue eskulan honek? Egunero begiratu behar duzu zelan doan zure lagun berdea, eta beharrezkoa izanez gero ureztatu!
Ile luze eta berde lortzen duenean, moztu dezakezu edo apaintxoak jarri zure lagunaren ilean!
Zure lagunari jantzi nahiz baduzu, yogur baten edalontziaren laguntzaz egin dezakezu. Edalontzia hartu, garbitu, kanpotik apaindu eta gero zure lagunaren burua goian jarri!
Argazkia aterata:
Lana egiten duzun bitartean, ondo pasatzeko abesti hau jartzen dizuet!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina