Kaixo lagunoook!
Gaur eskulan bat proposatu beharrean, errezeta bat ekarpen dizuet. Nire ustez eskulanak eta sukaldaritza lanak erlazionatuta daude, bietan osagaiak edo material batzuekin zerbait sortzen dugulako.
Beraz gaurko proprosamena errezeta bat da, txokolatezko trufak egiteko. Oso erraza da eta adin guztietako umeek egin ahal dute.
Osagai batzuk behar ditugu gure trufak egiteko:
OSAGAIAK
- Txokolate hutsa, esnerik gabekoa, bi tableta
- Bi arrautz
- Esne trinkoa, pote bat txikia
- Gurina edo margarina koilarakada bi
- Likore pitin bat, ruma edo koƱaka
- Txokolate hautsa
- Paperezko moldeak
PROZEDURA
- Ontzi sakon batean jarri txokolatea, tabletekin kolpe batzuk eman ondoren zatitzeko. Erantsi gurinaren koilarakadak eta sar ezazu mikrohuinean poliki-poliki urtzeko. Urturik eduki ondoren erantsi esne trinkoa eta bueltak eta bueltak emanez, nahastu den-dena oso ondo.
- Mikrohuinak bere lana egiten duen bitartean, har itzazu arrautzak eta garbitu ondoren, apurtu gorringoa eta zuringoa bananduz. Gorringoak plater batean irabiatu ondoren, nahastu likorearekin. Irabia itzazu zuringoak behin eta berriro "a punto de nieve" delakoa eduki arte.
- Bota itzazu gorringoak ontzian oso ondo mugituz primeran nahasteko. Gero bota zuringoak eta gauza bera egin. Dena nahastuta duzunean, plastikoz estali hotzgailuan sartzeko. Han utzi hiruzpalau ordu trinko eduki arte.
- Trinkotu ondoren, hotzgailutik atera eta koilaratxo batekin har ezazu pitin bat bolatxoa egiteko. Bolatxoa egin eta gero, pasatu txokolate hautsetik bolatxoa txokolatez inguratuz, geroxeago paperezko moldean uzteko. Ummm! Ha goxo hau!
Argazkiak web orrialde honetaik aterata daude: http://lapanaderia.recetasgratis.net/Receta-de-trufas-con-almendra-receta-125.html
Trufak egiten dituzuen bitartean giro ona sortzeko, abesti hau usten dizuet!


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina